XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarrizketa-eskemak

Esaldi eta egitura klabeak gogoan gordetzeko era on bat elkarrizketa-eskema sinple batez baliatzea da, ahozko erantzun kontrolatuentzako muga gisa.

Sekuentzia bat ikusi ondoren, eskema bat ipin daiteke gardenki-proiektorean, esaera edo esaldiak adieraztera datozen hitzekin.

Oso bizkor egitea dute abantaila eta irakasleak prestaketarako behar duen denbora gutxitzen duen edozer abantailatzat hartu behar da eta gainera eraginkorrak dira.

Segidakoa bezalako elkarrizketa bat: Joseba: Ene, kaixo! Ez nuen espero zu hemen ikusterik.

Jone: Hemendik pasatu behar nuen, eta sartu-irten bat egitea bururatu zait.

Joseba: Ederki.

Nahi al duzu kafetxo bat?.

Jone: Bueno, egarriak nago, ez dut ezer edan gosalduz geroztik.

Joseba: Gaur ez al duzu lanera joan behar?.

Jone: Ez, egun librea hartu dut.

Joseba: Ezer berezirik egiteko?.

Jone: Berezia ez dakit, erropa berriak behar ditut.

era honetan aurkez dakioke ikastaldeari: Joseba / Jone / espero / pasatu / kafetxo bat / egarriak / lanera / libre / berezirik / erropak.